2026/2/16

Pintxo ibilbidea, lehenengoz Irunen

Gaurtik, hilaren 16a, martxoaren 1era bitarte, 30 taberna baino gehiagok parte hartuko dute, eta martxoaren 2an II. Irun Hiria Pintxo Txapelketa egingo dute.

'Zure abenturaren bila' programak Indiako Himalaiara bidaiatuko du

Ana Zamorano bidaiariak Asian egindako esperientzia kontatuko du ostegun honetan, hilaren 19an, Amaia KZn 19:30etatik aurrera.

Sardinaren ehorzketaren desfileak trafiko aldaketak eragingo ditu

Bihar, asteartearekin, trafikoan aldaketak izango dira sardinaren ehorzketa eta Zanpantzarraren erreketa dela eta, 19:15etik 21:15era.

Iker Karrera Dantza Konpainiaren ikuskizunak Amaia KZ beteko du

'The room where it happens' dantza garaikideko ikuskizun intimoa aurkeztuko dute larunbat honetan, hilaren 21ean, 20:00tan.

Heriotzari buruzko eztabaida, Kabigorrin

Heriotzaren kontzientzia soziala sustatzeko eta bizitza baloratzeko topagunea egingo dute ostegun honetan, hilaren 19an, 17:30ean.

Bertsotan ariko dira ostegunean, Kabigorrin

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren lehenengo fasearen baitan, Irungo Txingudi B eta Oiartzungo Basandrik taldeak ariko dira, 19:30etatik aurrera.

Txingudi Errugbi Taldearen asteburuko emaitzak, hemen

Biok Txingudik lehia estua izan zuen Hernaniren aurka, baina azkenean, ezin izan zuten garaipena eskuratu; Zaisa Txingudik, aldiz, erraz irabazi zuen Mutrikuren aurka.

Bidasoa ibaira ihesean bota den pertsona baten bila ari dira

Bilaketa lanak zaildu dira, euriteengatik Bidasoa ibairen ur emaria handia delako, euriteengatik.

Gehiago