
San Lorentzoko urmaela handitze-lanak geldirik daudela salatu du, 2014an proiektua ezbaian dago eta ordutik bi aldiz iragarri dituzte obren lizitazioak.

Maiatzaren 28tik 31ra bitarte, OCR diziplinako 2.500 atleta inguru bilduko dira Europako Txapelketan, Irunen. Lehen aldia izango da txapelketa kontinentala Espainian egiten dela.

Ordutegi malguagoak edukiko dituzte hemendik aurrera, eta kontsumitzaileei zerbitzu irisgarriagoa eskainiko diete.

Bihar eta etzi, hilaren 6an eta 7an, produktu ez-galkorrak eta higienikoak jasoko dituzte hiriko BM, Super Amara eta Eroski supermerkatuetan, baita zenbait ikastetxetan.

Espainiako Gobernuaren proiektua da Irun eta Hondarribia batzeko bidegorria. Oraindik ez dira lanekin hasi.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Euskalmetek haize ufada bortitzengatik abisu horia iragarri du, gaurko 10:00tatik biharko, hilaren 6a, 12.00tara arte indarrean egongo da.

Ficoban egingo duten sari-banaketan, Irungo enpresaren Ohorezko Saria, Proiektu Berritzailearen Saria eta Ideia Berritzailearen Saria banatuko dituzte.

Biok Txingudi lehiaketatara bueltatuko da, eta erronka zaila izango du larunbatean, hilaren 7an, 16:00etatik aurrera, Plaiaundin.