Udaleko plantilla berritzeko lehenengo oposizioak egin dituzte
Unibertsitate tituludunei hamasei lanpostu eskainiko dizkiete 2026ko udako udal zerbitzuak indartzeko.
Sergio Javier Zerbitzu Orokorreko ordezkaria Ficobara bertaratu da.Irungo Udala FICOBAko erakustazokak gaur goizean 320 lagun ditu udaleko plantilla berritzeko lehenengo oposizio probak egin dituzte. Fase hau zenbait deialditan banatzen da, eta guztira, hamasei lanpostu eskaintzen dituzte dituzte, unibertsitateko titulua duten pertsonentzat. Honekin, administrazioarentzat estrategikoak diren lanpostu batzuk modu egonkorrean betetzea nahi dute.
Oposizio fasea gainditu baina deitutako lanposturen bat lortzen ez dutenek, aldi baterako langile beharrak betetzeko erabiliko duen lan poltsan sartuko dira. Askotariko profil profesionalei eskainia dago deialdia. Aurreikuspenen arabera, 2026ko uda partean amaituko da deialdia.
Hauek dira eskaini dituzten hamasei lanpostuen zerrenda:
-
Administrazio Orokorreko teknikarien 4 plaza.
-
Kontu hartzailetza eta Kontabilitate teknikariaren postu bat
-
Ekonomistaren postu bat.
-
Esku hartze Komunitarioko arduradunaren postu bat.
-
Prebentzioko eta Gizarteratzeko Teknikarien 2 postu.
-
Itzultzaile/interpreteen 2 postu.
-
Mantentze lanetako Buruaren postu bat.
-
Euskaltegiko Zuzendariaren postu bat.
-
Giza Baliabideen Teknikariaren postu bat.
-
Laneko Arriskuak Prebenitzeko Koordinatzailearen postu bat.
-
Erosketak eta Ekipamenduak Teknikariaren postu bat.

