Super Amara BAT Espainiako talde onena izatearen lehian
Larunbat honetan, 20 urtez azpiko kluben arteko Espainiako Txapelketan lehiatuko da BAT taldea Ourensen, Galizian.
20 urtez azpiko Espainiako Txapelketa lehiatuko dute Super Amara BAT-eko kirolariek larunbat honetan, hilaren 20ean, Ourensen (Galizia). Bigarren Espainiako Txapelketa izango da bidasoarrentzat, iaz ere parte hartu baitzuten, eta harrobiak egindako lanaren fruitua izan da.
Denboraldian zehar, 10.830 puntu eskuratu dituzte, eta sailkapeneko bosgarren tokian sailkatu dira zortzi talde onenen arteko finalerako. Sailkapenean oso estu daude puntutan talde ugari, eta ahalik eta gorenean gelditzeko amets egiten dute.
Honako kirolari hauek ariko dira lehian: Eñaut Arburua, Lander Chasco, Seckou Sissoko, Alai Cabello, Ander Aramendi, Mikel Aramendi, Jon Gajate, Luken Aizpurua, Iker Anaut, Aritz Zuazo, Imanol Ibarbia, Rafa Caseau eta Julen Mendoza. Arrasate eta La Blanca taldeko harrobiko hainbat kirolari ere bertan izango dira.

