Olentzero eta Mari Domingi Hondarribian izango dira
Abenduaren 23an egongo dira, eta harrera egingo diete haurrei, haien gutunak jasoz.
Olentzero eta Mari Domingi lanpetuta dabiltza, baina Hondarribira jaisteko momentu bat aurkitu dute. Abenduaren 23an etorriko dira, haurren gutunak jasotzera. Gipuzkoa Plazan egongo dira, herritik hainbat buelta eman ondoren. Aurten, gainera, estreinakoz, Mari Domingik aniztasun funtzionala duten haurrei harrera egingo die, 17:30ean Itsas Etxean, atzealdean. Portutik, goraka igoko dira, Alde Zaharrera bidera.
18:00etan joaldunak Alde Zaharretik jaitsiko dira, portuan Mari Domingirekin elkartzeko. Kalejiran ibiliko dira San Pedro kaletik, eta ibilbidean zehar, haurren gutunak jasoko dituzte, geldiunerik egin gabe, horrela ilararik ez sortzeko. Bertatik Alde Zaharrera abiatuko dira, Olentzeroren bila, 18:30ean. Olentzero, astoarekin batera, Alde Zaharrean egongo da, eta denak elkartzean Gipuzkoa Plazara joango dira.
Gipuzkoa Plazan bi protagonistekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

