Mugikortasun murriztua edota dibertsitate funtzionala dutenentzako plataforma jarriko dute
Gabonetako hitzordu seinalatuetan lehentasunezko lerroak eta egokitutako guneak jarriko dituzte hurbil senti daitezen.
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen. Udalak jakinarazi du mugikortasun urria edota dibertsitate funtzionala duten pertsonak gabonetako hitzordu seinalatuetan hurbilago senti daitezen gune egokituak jarriko dituztela. Lehentasunezko lerroak eta San Juan plazan plataforma bat ipiniko dute hainbat ekitaldietan. Nabarmendu behar da zerbitzu hau erabili nahi duten pertsonek beren egoera egiaztagiri bidez frogatuko dute, eta udalaren webgunearen bidez, izena eman beharko dute, bihartik aurrera.
Hilaren 23ko Olentzero eta Mari Domingiren etorrera eta urtarrilaren 4ko Errege Magoen morroien karta-bilketan lehentasunezko ilara bat ahalbidetuko dute. Erregeen kabalgatan, berriz, San Juan plazan plataforma bat jarriko dute Errege Magoen agurra ikusi ahal izateko. Bestalde, kabalgata gertutik ikusteko bi gune seinalizatu jarriko dituzte Kolon pasealekuan; bata, Luis Mariano turismo bulegoaren parean; eta bestea, berriz, Pikoketa kalearekiko bidegurutze parean.

