Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Iñigo, ez zaituzte inoiz ahaztuko

Itsas Etxean egin zuten Iñigo Muguruzaren omeneko emanaldia. Iñigoren Diszipuluek, Belek eta Matahk musikaz bete zuten aretoa.

Argazkia: Asier Jaraiz
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/12/18

Iñigo Muguruza omendu zuten atzo, haren urtebetetzea ospatuz. Musikaz bete zen Itsas Etxea, txalo, irri eta malko artean. Muguruzatarren lagunak bertan ziren, baita ere ahaide eta lankideak. 19:00etan ireki zituzten ateak, eta pixkanaka betetzen hasi zen aretoa. Musika entzutera baino, elkartzera hurbildu zen jendea. 19:30ean eman zioten hasiera arratsaldeari Iñigoren Diszipuloek. Iñigo Muguruzaren ikasle ohiek sortutako taldeak musikari irundarraren talde ezberdinetako bertsioak kantatzen dituzte, haien irakaslea omenduz eta hark irakatsitakoa praktikan jarriz. Denok batera kantatu zituzten Presaka, Kunbia Sol Menorren edo Anti Regimen taldeko Miguelonek abestutako La linea del frente, seguru aski askok gaztetako garaiak gogoratuz. Bengo oiartzuarrak bere break dance mugimenduak erakutsi zituen diszipuloekin batera.

Ferminek hartu zuen hitza ondoren, egitasmoko bi kontzertu handiak hasi baino lehen. Bere anaia oroitu, eta eskerrak eman zituen, bertaratutako denei. Bele aurkeztu zuen, Lide Hernandok bideratutako proiektua, eta oholtzan agertu zen taldea. Dancehall eta disco doinuek hartu zuten Itsas Etxea, eta jendea, pixkanaka, askatzen hasi zen, hankak mugituz eta erritmoak jarraituz. Kontzertu amaieran dantzalekua zen Itsas Etxea. Euskaraz edozein musika egin daitekela aldarrikatu izan du Hernandok, eta ederki erakutsi zuen, jendearen txalo zaparradaren artean.

Reggae soinuak

Amaitzeko, Matah eta Chalart 58. Reggaea eta duba. Itsas Etxeko subwooferrak lanean jarri zituzten, soinu baxuen indarrarekin. Emanaldi kitzikagarria eskaini zuen musikari katalanak, eta bukaeran Chalart DJak abesti dantzagarri karibetarrekin itxi zuen Iñigoren urtebetetzea. Oholtzara igo ziren Fermin eta haren lagunak, ospakizuna amaitzera, elkarrekin dantzatzera. Hunkituta atera zen jendea Itsas Etxetik, Iñigori merezitako eguna emanda.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.