'Contra-paisajes' proiGazteARTEan zazpigarren edizioaren esleipeduna
Maite Azabal eta Uxue Diez proiektuaren egileek jaso dute beka, eta 8.000 euro izango dituzte proiektua garatzeko.
GazteARTEan Bekak ekimen sortu berrien garapen autonomoa babestea eta gazteen artean ikerlana sustatzea du helburua. Zazpigarren urtez banatu dira, aurten. Contra-paisajes proiektua izan da esleipeduna, eta Maite Azabal psikologian graduatua eta Uxue Diez ingeles ikasketetan graduatua izan dira proiektuaren egileak.
Proiektu hau espazio publikoaren irudikapen hegemonikoen ertzetan kokatzen da, eta gazte hauen esperientziak ikusarazten ditu. Ikuspegi intersekzionaletik eta transfeministatik Irungo gazteen identitate-eraikuntzako prozesuak aztertzen ditu, hiriko hizkuntza-paisaiarekin duten harremanaren bidez.
Bazterretan dauden gazteak ez dira hartzaile pasiboak, espazioa eraldatzen duten eragile aktiboak baizik. Irungo gazteen artean hiri-nortasuna eraikitzeko prozesuak nola garatzen eta artikulatzen diren aztertzea funtsezkoa da espazio publikoa erabat demokratizatzeko.

