Pablo Mendez Performancesen 'Magic Christmas' ikuskizuna, larunbatean

Argi eta magiaz beteriko ikuskizuna San Juan plazan egingo dute 19:00etan, eta horrek gabonetako zuhaitzaren ikuskizuna atzeratuko du.

'Magic Christmas' ikuskizuna.Irungo Udala

Pablo Mendez Performance konpainiak argi eta magiaz betetako ikuskizuna eskainiko du larunbat honetan, hilaren 13an, San Juan plazan 19:00etan. Hamar lagunez osatutako erakusketa bisual eta poetiko hau herria argiz beteko dute.

Urrezko distirak, pertsonaia argitsuak eta aireko koreografiak izango dira. Iazko gabonetako argien pizte-ekitaldian parte hartu zuten, eta arrastoa utzi zuen herrian. Hori dela eta, aurten ere ikuskizuna errepikatzeko hautua egin dute arratsalde magiko bat bizitzeko. Ikuskizuna dela eta, gabonetako zuhaitzaren ikuskizuna 19:00etan izan ordez, 20:00etan izango da Jenaro Etxeandia plazan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.