Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Gabonetako oparia herrian erosi dezaten

Gabonetako Merkatua egingo dute hurrengo asteburuan, abenduaren 13tik 14ra bitarte. 17 salmenta postu jarriko dira, herriko sortzaile eta artisauak barne.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/12/04

Gabonetako merkatua egingo dute hurrengo asteburuan. Herriko sortzaileek Santa Maria Madalena plaza hartuko dute, urtean zehar egindako lanak aurkezteko, eta saltzeko. Abenduaren 13an eta 14an egingo dute. “Gabonetan ere bihotzarekin erosi, bertan kontsumitu. Hori da aurtengo azokaren leloa”, esan du Estitxu Urtizberea Merkataritza zinegotziak. 17 postu jarriko dituzte aurten.

Azokak hainbat kokaleku izan ditu bere ibilbidean, baina azken urteetan Portua auzoko plazan finkatu da. Jada errotuta dagoen azoka da negukoa, udarakoaren moduan. Herriko sortzaileak eta artisauak izango dira bertan, eta dena girotzeko zuzeneko musikaz gozatuko dute bertaratutakoek. “Herriko sortzaileen lana balioan jartzeko egitasmoa da hau”, azaldu du Urtizbereak. Gabonetako opari bereziak egiteko leku aproposa da azoka zinegotziaren ustez.

Judas Arrieta bertan egongo da, sortzaile moduan, eta argi dauka “aukera oso polita” dela haientzat. Jende asko hurbiltzen da, eta gure urteko lanak erakusteko aukera paregabea da. Arrietak esan du, horrelako egitasmoetan berak prezioak jaisten dituela, normalki kanpoan saltzen duelako bere lana, eta herrian egitea berezia delako. “Sortzaileen artean elkartzea ezinbestekoa da, besteak zertan dabiltzan ikusteko, eta denon artean urteko balantzea egiteko”.

Ehungintza, zeramika, altzairuak, ilustrazioak, arropa, kaligrafia… eskaintza anitza izango du azokak. Baina postuez gain beste hainbat gauza antolatu dituzte. Haurrei zuzendutako tailerrak eta txokolatada programazioaren barruan daude, etxeko txikienei zuzenduak. Azoka doakoa izango da, baina plaza kopuru mugatuak izango ditu. 

Merkatuan egongo diren postuak:

  • Artkham Creations
  • AG Caligrafía
  • Amuitz
  • Axalian tailer kreatiboa
  • BANAKA
  • Bale Urdina
  • Canela
  • ena
  • Ittoitta
  • KAPEN
  • La Nueva
  • Lohiart keramika
  • Maore Sagarzazu
  • Ongi Etorri
  • Osoki
  • wear banzai / Judas Arrieta
  • 4eta2

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa

Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.