Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Indarkeria matxista

"Udalok erantzukizun zuzena dugu indarkeria matxistaren aurkako borrokan"

Udalaren ustez, komunitateak sortzea beharrezkoa da indarkeria matxistaren aurka aritzeko, eta horrez gain, hainbat konpromiso hartu ditu, berdintasuna helburu.

Indarkeria Matxista. A25. M8.
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/11/25

Hondarribiko Udaleko lau alderdiek elkarrekin sinatu dute Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira argitaratutako adierazpen instituzionala. Indarkeria matxista gaitzetsi dute komunikatuan, eta hortaz hausnartzeko momentua hartu dute. “Udalok erantzukizun zuzena dugu, komunitateak sustatzeko non auzotarrak, taldeak eta koadrilak indarkeria matxistaren aurrean erne egongo diren, eta indarkeria matxista pairatzen dutenak hartu, integratu eta babestuko duen bizitza komunitarioa bultzatzeko”, adierazi dute, ohar bidez.

Hondarribiko Udalaren ustez, gogora ekarri beharreko zerbait da indarkeria matxistak beldurrezko eta lotsazko ingurua sortzen duela, indarkeria jasaten dutenak bakartzeko eta isilarazteko joera duela, eta biktimagileen zigorgabetasun sentsazioa areagotzen duela. “Izan ere, egoera horiek areagotu egiten dira isolatuago egon daitezkeen emakumeen artean, besteak beste, adineko emakumeak, landa-ingurune sakabanatuetan daudenak, desgaitasuna duten emakumeak, emakume atzerritarrak eta bestelako baldintza bereizleak dituztenak”.

Komunitateen garrantzia

Indarkeria matxista ulertzeko, komunitateak ulertzea funtsezkoa da lau alderdientzat. Horrela deskribatu dute komunitatea: beste pertsona batzuekin konektatzen gaitu, eta babes loturak garatzea eta narratiba komunak sortzea ahalbidetzen du. Horregatik, adierazi dute komunitateak emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko lagungarriak izan daitezkeela, “eta berdintasunean oinarritutako harreman inguruneak” sortzen dituztela, “diskriminazioaren eta indarkeriaren adierazpenek tokirik izan gabe”. Horregatik, haien ustez, auzokide, lagun edo kuadrillen arteko harreman estuak goiz ohartarazi dezake indarkeria egoera gertatzen ari dela.

Udalaren ustez, komunitate feministak beharrezkoak dira, hurbiltasunetik eta ahizpatasunetik indarkeria jasaten ari diren emakumeak gorputzez babes ditzakeelako, “baita enpatia adierazi eta gertuko bide laguntza eskaini ere”.  

Bestalde, tokiko komunitateak “biktimen erreparazioa babes dezake”. Horretarako, egindako kaltea aitortu, eta indarkeria matxista salatu dezake, “eta publikoki biktimarekiko eta haren ingurukoekiko elkartasuna eta gaitzespena adierazi”.

Udalaren erantzukizuna

Udalaren ustez, haien erantzukizuna da emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimentzako komunitate erreparatzaileak sustatzea. Horren harira, Hondarribiko Udalak hurrengo jarduerak garatzeko konpromisoa hartu du:

  •  Indarkeria matxistei aurre egiteko prozesuan parte hartze duten udal barruko sailen koordinazioa landu, funtzio banaketa argia egin eta arreta protokoloa osatu. Egunerokoan protokoloa era egokian aplikatzen dela egiaztatu eta jarraipena eman.

  • Udal langileak indarkeria matxistaren zantzuak goiz detektatzeko gaitasunetan trebatzeko prestakuntzak antolatu

  • Sentsibilizazio- eta kontzientziazio kanpainak garatu, emakumeen aurkako indarkeria matxista hutsaltzen edo legitimatzen duten diskurtsoak eta jarrerak desaktibatzeko, bereziki konplizitate matxisten inguruetan.

  • Indarkeria matxistako kasuen aurrean herritarren mobilizazioa sustatu, indarkeria gaitzesteko eta biktimekiko elkartasuna adierazteko.

  • Tokiko emakumeen mugimenduei eta mugimendu feministari lagundu eta haiekin koordinatu, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak haien borrokan babesa emateko jarduerak garatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.