Irungo Udalak aurtengo Gabonetako programazioa aurkeztu du
'Irun, Gabonetako izarra' lelopean 117 jarduera antolatuko dira, azaroaren 29tik urtarrilaren 5a bitartean.
Irungo Gabonetako programazioaren aurkezpena.Irungo Udala Gabonetako argien pizteko ekitaldiak hasiera emango dio Irungo gabonetako programazioari larunbat honetan, azaroaren 29an. Ekitaldia 17:30 hasiko da San Juan plazan. Irun, Gabonetako izarra lelopean 117 jardueraz osatutako programazioa aurkeztu dute. Adin guztietako jarduerak izango dira aurten ere, hainbat berritasunekin.
Gabonetako argiak pizteko ekitaldian Gora Musikak, Irun Hiria musika bandak eta kontserbatorioko ikasleak, Bidasoako Erraldoiak eta A & B Showsk parte hartuko dute. Argiak pizteko botoia La Salle Irun ikastetxeko sei ikaslek eta Cristina Laborda alkateak sakatuko dute, 19:00 aldera.
Argiak pizteko ekitaldiaz gain, aurtengo berritasunen artean Pablo Mendezen aireko ikuskizuna, Valeria Ros umoristaren bakarrizketa edo Oihan Vegaren bakarrizketa izango dira.
Aurtengo elementu berritzaile nagusia 21 metroko altuera duen zuhaitz handia izango da, Jenaro Etxeandia plazan jarri dute. Zuhaitz honek musikaz lagundutako argi eta soinu ikuskizuna izango du hainbat egunez.
Betiko jarduerek ere tokia izango dute Irunen. Hala nola, 800m2 inguruko izotz-pistak eta txirrista, Gabonetako Artisau Azoka edo San Tomas Azoka, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera eta Errege Magoen etorrera izango dira. Kaleek inoiz baino animazio gehiago izango dute gabonetan, kalejirak, eta Bidasoa eta Ondare erraldoi eta buruhandiak hiriko kaleak alaituko dituzte.
Informazio gehiago Irungo Udalaren webgunean.

