Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zahartzaroaz eta bakardadeaz, bihar Itsas Etxean

Zahartzaroaren eta bakardadearen inguruko ekitaldi bat egingo dute bihar Itsas Etxean. AuzoEKIN proiektua azaldu eta zahartzaroaren oztopo berriez arituko dira.

Gizon bat San Pedro kalean.
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/11/19

AuzoEKIN proiektua “herriarena” egiteko, Zahartze berri bateruntz. Bakardadeari aurre egiteko erronkak ekitaldia egingo dute bihar, azaroaren 20an, Itsas Etxean. Zahartzaroan pertsonek egunerokoan bizi dituzten erronkak eta bakardadeak sortzen dituen oztopoak oinarri izanez, hainbat hizlari izango dira bertan. Haien artean, Javier Yanguas gerontologoak bere EL reto de la longevidad liburua aurkeztuko du.

Otsailean aurkeztu zuen udalak AuzoEKIN proiektua, bakardade ez hautatua eta hauskortasun sozialak 60 urtetik gorako pertsonen osasunean eta ongizatean duten eragin negatiboa prebenitzea eta arintzea helburu duen proiektua. Harrezkeroztik, hainbat egitasmo burutu dituzte. Lehenik, udalerriko egoeraren diagnostikoa egin zuten, eta ondoren, bertatik ateratako datuekin, auzo ezberdinetan esku hartzeak egiten hasi dira, komunitatea saretzeko hainbat ekintza eginez: kafe tertuliak eta prestakuntza saioak, adibidez. 

“Hondarribian badakigu pertsonen arteko harremanak direla gure komunitatearen oinarri sendoena. Bakardadea ezkutuan geratzen den errealitatea izan daiteke, eta horregatik, beharrezkoa da guztion arreta eta parte-hartzea. AuzoEkin proiektuak bide ona erakusten ari da, baina herriak bere egitea ezinbestekoa da. Pertsonen arteko loturak sendotzea, adi egotea eta elkartasuna sustatzea dira etorkizunean eraiki nahi dugun Hondarribiaren oinarriak”, adierazi du Igor Enparan alkateak.

Biharko ekitaldian Yanguas izango da protagonistetako bat. Gerontologoa da, eta La Caixa Fundazioaren Adinekoen Programaren zuzendari zientifikoa. Geroz eta zaharragoa den gizarte batean bizi gara bere ustez, orain, urte gehiago betetzen ditugu eta. Horregatik, Yanguasen interes handiena, urte gehiago biziz, ze oztopo eta arazo sortuko zaizkigun jakitea da. Hitzaldi formatuan arituko da horretaz.

“Konpromiso osoa”

Josu Peña Gizarte zerbitzuetako zinegotziak adierazi du bakardadea ez dela norbanakoen arazoa, komunitate osoarena baizik. “Badakigu zahartzea ez dela soilik adin kontua; bizitzaren etapa oso garrantzitsua dela, erronka eta aukeraz betea. Gure adinekoak zainduko dituen eta euren beharrak entzuten dituen komunitatea izan nahi dugu. Horregatik, gaurko jardunaldiak balio handia du: elkarrekin ulertzeko nola ari diren aldatzen gure errealitatea eta gure harremanak”.

Horrez gain, Peñak gehitu du Hondarribiko Udalak “konpromiso osoa” erakusten duela bakardadeari aurre hartzeko, “sare sendoagoak eraikiz, harremanak erraztuz eta adinekoen bizi kalitatea hobetuz”, horrela “zahartzearen eta bakardadearen erronkei modu aktiboan helduz”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.