Lau administrari eta hiru peoi kontratatuko ditu udalak
Lanbideren bidez zabaldu ditu udalak lan eskaintzak.
Hondarribiko Udalak iragarri du zazpi langile kontratazio berri egingo dituela. Hiru peoi eta lau administrari postu eskainiko ditu udalak, Lanbideren Enplegua sustatzeko toki ekintzetarako laguntza deialdiaren babespean.
Lanbiden izen ematea azaroaren 18ra arte egongo da irekia. Administrari postuan izen emateko, klik egin hemen, eta peoi postuan, hemen.

