"Palestina askatu" esango dute Katea auzoan, Behobia-Donostian

10:00etatik errepide ertzean izango dira auzotarrak eta hala nahi duten guztiak, Palestinako herria Behobia-Donostian ere babesteko.

Katea-Landetxako bizilagunak, aurretik egindako mobilizazio bateko artxiboko irudian.

Katea-Landetxa auzoko bizilagunek, egunero egiten duten bezala, Palestinako herriaren aldarria bihar ere kalera aterako dute. Zehazki, errepide ertzera. Izan ere, bihar (hilak 9, igandea) egingo den Behobia-Donostia lasterketaren harira kazerolada berezia egingo dute 10:00etan hasita. Landetxakoekin jada bat egin dutenen artean Irun Palestina taldeko kideak daude. Herritarrei hara joateko deia egin diete, “korrika elkartasunera, Palestina askatu”, esan dute Katea-Landetxako bizilagunek.

Auzokideek oroitarazi dute bihar ere bai, baina 12:00etan hasita, Harresien Aurkako Eguna antolatu dutela hainbat eragilek Santiago zubian. Irungo Harrera Sarea, BDZk eta beste zenbait eragilek bat egin dute egunarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.