Txinzerrek ura banatuko du Behobia-Donostia lasterketan
Urtero moduan, haien laguntza eskainiko die Txingudiko Zerbitzuakek korrikalariei.
Igandean korrikalariz beteko da Irun, Behobia-Donostia lasterketaren harira, eta herriko hainbat erakundek bat egingo dute egitasmoarekin. Beste urte batez, Txingudiko Zerbitzuakek haien laguntza eskainiko dute, korrikalariei ura eskainiz.
Hiru puntutan jarriko dira Txinzerrekoak. Irteeran, Behobian, jarriko dute lehenengo postua. Ondoren, aurrerago Kolon pasealekuan ere ura banatuko dute, eta azkenik, Gaintxurizketan jarriko dira, maldan gora korrikalariei laguntza txiki bat edukitzeko.
Ura banatzeaz gain, garbiketa lanak egingo dituzte Txinzerreko langileek lasterketa amaitzen denean. Haien postuak jaso, eta hainbat edukiontzi jarriko dituzte. “Ekitaldian zehar, ontzietarako eta kartoirako 27 edukiontzi eta arroparako 2 jarriko dira, hondakinak behar bezala bereizteko”, adierazi du Txinzerrek ohar bidez. Bildutako hondakin guztiak Garbigunean sailkatu eta kudeatuko dira, “ekitaldiaren jasangarritasuna bermatuz”.

