
2019-2023ko agintaldian onartu zen HAPOa baliogabetzearen ondorioz, Higertoki eta Zaldunborda Berri sustatzaileek 13.700.000 milioi euroko demanda aurkeztu dute Hondarribiko Udalaren kontra.

Ostiraletik (hilaren 7tik) trenen maiztasuna handituko da. Zortzi urtez trenbide bakarra izan da martxan tunelean.

Emaitza bikainak lortu dituzte Donostiako Nazioarteko Krossean zein Kataluniako Kross Txapelketan. Taldeka gainera, Espainiako Kross Txapelketan parte hartzeko sailkapena lortu dute lau taldek.

Azkue Memoriala egingo dute hamabigarren aldiz, Irunen, Oiartzunen eta Errenterian lau kontzertu emanez.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Txosnaren esleipena eta funtzionamendurako baldintzak zehaztu ditu Hondarribiko Udalak. Eskakizunak azaroaren 2ra arte egin daitezke.

Trafiko mozketak izango direnez, autobus zerbitzuek ezingo dute ohiko ibilbideak egin.

Erdigunerako hainbat kale moztuko dira, eta Behobia inguruan aparkalekuak kenduko dituzte.

Eguerdiko 12:00etan hasiko da poteo-txaranga. Damarri plazatik abiatuko da eta Oiasso txaranga izango da poteoa girotzeko arduraduna.

Urtero moduan, haien laguntza eskainiko die Txingudiko Zerbitzuakek korrikalariei.

Administrazioa herriarengana hurbiltzeko eta "egungo bizitza erritmoari eta beharrei erantzuteko" helburua dute makinek. Kiroldegian, udaletxean eta Mendelu auzoko Stanley eraikinean (aurki) ezarriko dituzte.

Gaixotasun bat dela eta, Furyak eta Hatxek CBA aretoan eman beharreko kontzertua albo batera utzi dute.