Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Oso argi dugu gurea dela etorkizuneko alardea"

Alarde publikoko jeneral berria izendatu dute Patxi Perez Goñi. Zortzi urte eman zituen Anaka konpainiako kapitain gisa, eta orain, azken urteetan eskuan zeraman eskopeta alde batera utzi, eta aginte makila hartuko du.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2025/10/31

Alardea maite du. Hori argi dauka, eta bereziki azpimarratu nahi izan du. Patxi Perez Goñi (Irun, 1968) izendatu dute Maite Bergarak azken sei urteetan bete duen kargurako. Alarde publikoko jeneral berria da. Txikitatik atera da alardean, hasieran, eskura zeukan bakarrean. Baina alarde tradizionala bere lekua ez zela konturatu zenean, bere ideiak jarraituz, alarde publikora egin zuen jauzi. Anaka konpainiako kapitaina izan da zortzi urtez, eta orain, zaldi gainean eseriko da, aginte makila eskuan duela.

Nola jaso duzu notizia?

Egia esan, oraindik ez dut sinisten. Ohorea da sentitzen dudana, ohorea alarde publikoko jenerala izateagatik. Oso pozik nago.

Nolakoa izan da hautatze prozesua?

Horrelako gauzak alardeko batzordean erabakitzen dira. Niri hautagai moduan aurkeztu zidaten, eta azkenean, aukeratu egin didate.

Izan al dituzu zalantzak?

Ez dut uste zalantza hitz egokia denik kasu onetan. Pausu garrantzitsua da, eta asko pentsatu beharreko erabakia izan da. Azken finean, ez da soilik niri eragiten didan zerbait. Nire ingurukoak alboan izango ditut, bai familia, eta noski alardeko kideak.

Ardura handia duzu orain?

Hala da. Kargu honek ardura handia dakar, nire ustez oso garrantzitsua.

Nola ikusten duzu alarde publikoaren egoera?

Geroz eta jende gehiago ateratzen da gurekin. Iaz 2200 pertsonak hartu genuen parte alarde publikoan, eta zifra goraka doa. Oso argi dugu gurea dela etorkizuneko alardea. Irundarrak gara, alardea maite dugu eta tradizioak errespetataen ditugu. Azken finean, alarde zaleak gara. 

Hurrengo urteko alardea berezia izango da zuretzat, ezta?

Oso berezia. Nire bizitzako momentu oso garrantzitsua izango da, dudarik gabe. Oraindik ez dut imajinatzen nolakoa izan daitekeen. Nik alardea beti oinez egin dut, eta orain, zaldi baten gainera igo behar naiz. Nire buruan hau oraindik amets bat da, ez dut errealitatea dela sinisten. Jeneralak egiten duen ibilbidea oraindik ez dut ongi ezagutzen, eta horregatik, ikasketa prozesu bat izango da hau. Oraingoz, lasai nago, asko falta delako, baina pixkanaka pixkanaka goaz aurrera.

Orain, jeneral moduan, zer eskatzen diezu Irungo Udalari eta irundarrei?

Hurrengo urtean 30 urte egingo dira gatazka hasi zenetik, eta horrenbestez, udalarekin oso kritikoak gara. Ni txikia nintzenean, soilik alarde bat zegoenean, udalak antolatzen zuen alardea. Denok jai giroan bizi ginen, eta orain, guk hori berreskuratu nahi dugu. Horregatik, urtero eskatzen diogu alkateari alardea antolatzea, udal alarde bat antolatzea, berdintasunean oinarritua, hau da, irundar guztientzako. Parekidetasuna instituzioetatik defendatu beharreko zerbait da, haiek badituzte eta baliabideak eta tresnak hori gauzatzeko. 

Nola izan da zure ibilbidea alardean?

Alarde publikoan lehen aldiz danborradan atera nintzen, txibilitoarekin. Hor zazpi urte inguru aritu nintzen, eta hortik Anakara egin nuen jauzi. Anakak kapitain berria behar zuen, eta esan zidaten bertan aurkezteko. Aurkeztu nintzen. eta kapitaina izan nintzen. Zortzi urte eman nituen kapitain moduan, eta amaitzean, soldadu moduan jarraitu dut bertan.

Baina zure ibilbidea ez zen alarde publikoan hasi, ezta?

Ez. Hamabost urte ditudanetik atera naiz alardean, eta noski, lehen ez zegoen publikoan irteteko aukera. Alarde tradizionalean atera nintzen, 2002. urtean bertatik alde egin nuen arte. Urte batzuk eman nituen atera gabe eta 2006. urtean hasi nintzen alarde parekidean.

Zergatik egin zenuen aldaketa?

Nik alarde parekidea ikusi egiten nuen bertan atera baino lehen, eta beti esaten nion nire buruari hori zela nire tokia. Horregatik, alardea alde batera utzi nuen urteetan gogor pentsatu nituen nire ideiak, eta azkenean eman beharreko pausua eman nuen. Oso pozik nago orain, atzera begiratzen dudanean, hartu dudan erabakiaz. Ez naiz inoiz damutuko alarde tradizionala atzean uzteaz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.