
Langileen Batzordeak salatu du enpresak hitzarmenaren negoziaketa mahaia edukiz hustu duela eta greba zein mobilizazioekin jarraituko duela "langileen lan baldintzak hobetu arte".

Alarde publikoko jeneral berria izendatu dute Patxi Perez Goñi. Zortzi urte eman zituen Anaka konpainiako kapitain gisa, eta orain, azken urteetan eskuan zeraman eskopeta alde batera utzi, eta aginte makila hartuko du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako hainbat seinale kaltetu eta margotu, eta Jaizkibelen ibilgailu motordunen joan-etorriak arautzen dituen ordenantzaren aurkako pankartak agertu dira. Hondarribiko Udalak eta Azeri Ehiza elkarteak ekintza horiek gaitzetsi dituzte.

Hamargarren Beñat Elzo mendi lasterketa egingo dute bihar goizean (azaroak 1). Irabaziak ATR-X elkartera bideratuko dituzte. Urteroko ordutegi berak errespetatuko dituzte.

Eibar Hiria Sari nagusian esan zion agur Ane Santesteban errenteriarrak txirrindularitza profesionalari, txikitan amesten zuen bezala: etxeko talde batean eta etxeko lasterketa batean. Egindako ibilbidearekin asebeteta, ilusioz hartu du hasi berri duen etapa berria.

Lanak astelehenean hasi (azaroak 3) eta ostiralean bukatuko dituzte. Trafikoan zein oinezkoengan ahalik eta eragin gutxien izateko neurriak hartuko dituzte.

Hondarribiko lehen hiri autobusa martxan jartzeko prest dago jada, eta tokiko merkataritza zerbitzuak indartzeko plana aho batez onartu dute.

Domusantu Eguna da bihar. Hilerrira bidean auto pilaketak ekiditeko arautu dute trafikoa.

Lasterketaren ondorioz bihar goizean zenbait kale moztuta egongo direla jakinarazi du udalak.

GKSk deituta, elkarretaratzea eta elkartasun argazkia egingo dira gaur (hilak 31, ostirala) 20:30ean Moskuko plazan.