Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Migrazio eskubidearen alde egin dute Irunen

'Mugak hausten' jardunaldien harira, migrazioaren hainbat alor jorratzen dituzten lau eragile bildu, eta egungo politika arrazistak salatu dituzte.

Dia, Fernandez, Maleno eta Galardi, San Juan plazan.
Urko Iridoy Alzelai
Irun
2025/10/30

Atzo egin zituzten Mugak hausten. Mugikortasunerako eta harrera duinerako eskubidea jardunaldiak Irungo Palmera Montero gunean. Europako migrazio puntu garrantzitsua bilakatu da Irun azken hamarkadetan. “Irunek funtsezko eginkizuna betetzen baitu nazioarteko migrazio prozesuetan, eta Europarako bidean igarotzen ari den migraziorako gune estrategikoa bilakatu da”, esan du Ahmer elkarteko Lorena Fernandezek. San Juan plazan elkartu ziren atzo, jardunaldien aurretik, migratzeko eskubidearen alde aldarrikatzeko. Fernandezekin batera Oihana Galardi (Irungo Harrera Sareko), Helena Maleno (Caminando Fronteras) eta Mamadou Dia (Senegalgo Hahatay Fundazioa) izan ziren.

Fernandez migratzaileek jasaten dituzten politika arrazistez mintzatu da: “Poliziaren presentziak eta politika arrazistek eragiten dute hainbat eta hainbat pertsonek beste ibilbide batzuk aukeratzea, geroz eta arriskutsuagoak direnak. 2021eko apirilaz geroztik, hamar pertsona hil dira, muga zeharkatu nahian. Horietatik zazpi Bidasoa ibaian, eta hiru tren batek harrapatuta”. Atzoko jardunaldiak arrazismo instituzionala salatzeko aukera zirela azaldu du Fernandezek. “Migrazio eskubidearen aldeko aldarrikapen argia egiten dugu, eta harrera gizartea izatea beharrezkoa dugu gaur egun”. 

Diak argi dauka: pobrezia da munduko hondamendien arrazoi handienetarikoa. “Pobreziak bultzatuta gazte askok bizitoki baten bila migratu egiten dute. Migrazio bideak egiten dituztenean, benetako infernua ezagutzen dute, eta Irun infernu horietako puntu bat da”, azaldu du Diak. Gazte horien helburua bizitza duin bat edukitzea da, Diaren ustez, eta horretarako, haien herrialdeetan ezinezkoa dutenez, Europara abiatzen dira. “Helburu hori lortzeko bidean hildako asko daude, eta hori da errealitatea. Deialdi irmoa egiten dugu, humanitatearen aldeko deialdia. Eskubideak defendatzen dituen gizartea behar dugu. Gure artean babes gehiago behar dugu”.

Urtero “arriskutsuago”

Maleno Caminando Fronteras erakundeko kidea da, eta azaldu du haien lana migrazio prozesuan dauden pertsonek jasandako eskubide urraketak dokumentatzea dela. Lehen, beste bide batzuk hartzen zituzten migranteek, Kanarietara edota Atlantiko aldera, baina orain, bide alternatiboak hartu behar izaten dituzte, hala nola Aljeriatik Balear uharteetara. “Segurtasun sistema handiak ezarri dituzte Europako herrialdeek, eta horiek, hildakoak sortzen dituzte”, azaldu du Malenok. Politikak arrazista eta klasistak dira Caminando Fronteraseko kidearen ustez: “Nor bizi den eta nor ez erabakitzen dute. Yate batean doanak bizitzeko eskubidea du baina patera batean doanak ez”. Horrez gain, Malenok adierazi du Eusko Jaurlaritzari migrazioak eragindako hildakoen familiak babestea eskatu diotela, horrela haien familiakoen desagerpenak salatzeko askatasuna eduki dezaten.

Irungo Harrera Sareak eskerrak eman nahi izan ditu, jardunaldien antolatzaileei, haien lanagatik. “Irungo Harrera Saretik beti salatu izan ditugu gure herrian gertatzen diren kontrol arrazistak, baina beti ulertuta zeintzuk diren Europako Batasunaren migrazio politikak”, azaldu du Galardik. Jardunaldiek Irunen gertatzen dena ikuspuntu zabalago batetik ikusteko laguntza ematen dutela adierazi du Galardik, eta horrela hobe ulertzen dela zein den Irunen ikusi daitekeen arazoaren oinarria. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.