Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Herritarren Arreta Zerbitzua "bikain" baloratzen dute herritarrek

HAZen inguruko inkestak egin ditu udalak, eta azaldu dute emaitzen arabera herritar gehienek bisita bakar bat behar izaten dutela haien arazoa konpontzeko.

HAZ, Irungo Udaleko artxiboko argazki batean.
Urko Iridoy Alzelai
Irun
2025/10/27

Irungo udalak HAZ Irungo Herritarren Arreta Zerbitzuko erabiltzaileei inkesta bat egin die, 450 lagunei zehazki, eta iragarri dute %97ak bisita bakar batean ebazten dutela haien kontsulta. Balorazioa “bikaina” dela esan du udalak, eta herritarrak “pozik” daudela zerbitzuarekin. 5 puntutik 4,75 lortu ditu HAZek, orokorki, eta udalak azaldu du etengabe daudela lanean, zerbitzua ahalik eta hoberen emateko.

Herritarren balorazioa jakitea ezinbestekoa da udalarentzat. “Inkesta horiek aldian behin egiten dira, eta aukera ematen digute herritarrek eskainitako arretaren eta funtzionamenduaren inguruan zer pentsatzen duten jakiteko. Herritarrek eskura dituzten kanal guztiei buruz galdetzen da: aurrez aurreko arreta, 010 telefonoa, webgunea eta autozerbitzuko terminalak”, adierazi du udalak ohar bidez. Batez beste, HAZek egunean 330 dei jasotzen ditu, eta erabiltzaileek zerbitzu horri 5 puntutik 4,6 eman diote. 

Aurrez aurreko arreta zerbitzuak jaso du iritzi onena, 5etik 4,83. Kopuruak begiratuta, batez beste hilean 5.000 herritar hurbiltzen dira HAZen bulegoetara, eta ia 8.000 izapide egiten dira, 380 egunean, batez beste. “Aurrez aurreko zerbitzu honen alderdi positiboak identifikatzean, inkestatuek jasotako arreta eta adeitasuna, arretaren azkartasuna eta eraginkortasuna eta emandako laguntza nabarmendu dituzte”. Baina badira hobetzeko alderdiak ere. Badira baliabide gehiago eskatzen dituztenak, edota egun daudenak hobetzea, baina udalak nabarmendu du inkestatuen erdiak baino gehiagok ez duela hobekuntzarik behar.

Izapideentzako erraztasunak

Autozerbitzuko terminalak ere baloratu dituzte inkestatuek. 4,88 puntu lortu dituzte, eta jendea “pozik” dago haien lanarekin. Ia 5.000 izapide kudeatzen ditu hilean terminalen sareak. “Inkestatuen % 70ek esan du inprimagailurik ez daukalako jotzen duela autozerbitzuko terminaletara, eta % 1ek, ordenagailurik ez daukalako. Beraz, agerian geratzen da herritarrentzako zerbitzu erabilgarria dela. Izapiderik ohikoena, alde handiz gainera, erroldako ziurtagiriak eskatzea da, eta, atzetik, ordainagiriak eskatzea eta ordainketak egitea”.

Beste hainbat arlo baloratu ditu inkestatu bakoitzak:

  • Aurretiazko hitzorduak: 4,96
  • Izapideak: 4,92
  • Langileen ezagutza maila, arreta denborak, erantzunaren zehaztasunak eta itxaron denborak: 4,76
  • Galdutako objektuen zerbitzua: 4,90
  • HAZera joateko aurretiazko hitzordua: 4,79
  • Udalari eta hiriari buruzko informazio orokorra: 4,66
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.