Bat-bateko heriotzaz eta kirolaz arituko dira Real Unionen ekimenez
HItzaldi eta formakuntza saioa izango da astezkenean Stadium Galen. Desfribiladorearen erabilera ere azalduko dute.
Stadium Gal zelaia, Irungo Udalaren artxibo argazki batean. Bat bateko heriotzaz mintzatuko dira asteazkenean Stadium Gal zelaian. Real Union futbol taldeak antolatutako egitasmoa da, eta helburu argia dauka: kirolean ematen den bat bateko heriotzari buruz hitz egin, sentsibilizatu, prebentzioa sustatu eta azkenik, desfribiladorea erabiltzen ikasi. Peio7 elkartearen eskutik jasoko dute bertaratutakoek formakuntza, eta edozeinentzat zuzenduta dago, ez soilik kirolarientzat. Asteazkenean 18:30ean egingo dute.
Asko dira azken urteetan kirola egiten bat bateko heriotza pairatu dutenak, egindako esfortzuak eta askotan, edukitako patologiak direla eta. Horregatik, Real Unionen nahia horri ikusgarritasuna ematea eta prebentzioa sustatzea da. Izena emateko esteka honetan dagoen galdetegia bete beharko da.

