Ur horniduran arazoak izan dira Araso industrialdean
Egoera konpondu duten arren, Txingudi Zerbitzuakek gomendatu du industrialdean ur kontsumoa etetea.
Araso industriagunea Arasoko ur biltegian gora beherak direla eta, Irungo ur horniduran arazoak izan dira. Araso industrialdean ura zikina atera da gaur goizean. Orain, egoera egonkortuta dago, baina prebentzio gisa, Txingudiko Zerbitzuakek gomendatu du uraren kontsumoa etetea.
“Lehen unetik, Uraren Osasun Planean ezarritako protokoloa aktibatu da, hornidura ahalik eta azkarren berrezarri eta uraren kalitatea bermatzeko helburuarekin. Ondorioz, litekeena da uretan turbidezia edo aire-burbuilak agertzea, ohikoak direnak hornidura etenaldi laburren ondorioz”, adierazi du Txingudiko Zerbitzuakek. Azalpenak eman ondoren, barkamena eskatu dute, sortutako eragozpenengatik.

