Zarauzko hilketa matxista salatzeko kalera aterako dira
Gaurko (hilak 17, ostirala) elkarretaratzea deitu du Bidasoko M8 Asanblada Feministak, 19:30ean, San Juan plazan.
M8 asanblada feministaren ekitaldia Martxoaren 8an. Argazkia: M8. Asteazken gauean 53 urteko emakume bat hil zuen gizon batek Zarautzen. Hilketa matxista horri erantzuna emateko elkarretaratzera deitu ditu bidasoarrak gaurko Bidasoko M8 Asanblada Feministak. 19:30ean izango da bortizkeria matxistaren kontrako mobilizazioa, San Juan plazan.
Hilketagatik 47 urteko gizon bat izan da atxilotua.

