'Nos invaden', Kabigorrin, Erletxearen eskutik
Kanarietako turistifikazioaren gaineko liburua aurkeztuko dute hango ekintzaileek hilaren 21ean, 19:00etan.
Nos invaden. El turismo es colonialismo II liburuaren aurkezpena jasoko du Irungo Kabigorri Ateneoak hilaren 21ean (asteartea) 19:00etatik aurrera. Kanarietako turistifikazioaren ondorioen gainekoa da argitalpena, eta egindakoaren berri zuzenean emango dute Asamblea Canaria Por El Reparto de la Riqueza plataformako kideek. Erletxeak antolatu du aurkezpen-hitzaldi formatuko jarduera.
“Irunen agian ez, baina eskualdean bizitzen hasi garen arazo baten gaineko gogoeta zabaldu nahi dugu hitzaldiaren bidez: turismoa”, esan dute Erletxeko kideek. Hala, eskualdeko eta inguruko zonaldetako turistifikazioak Irunen eragin zuzena izaten ari dela azaldu dute Erletxetik, hori etxebizitzaren gaian bereziki nabaritzen delarik. “Hemengo egoera agian ezin da alderatu Kanariakoarekin; hara urtero hemezortzi milioi turista doaz, eta kontrara, uharteetan bizi direnen %42k ezin du oporretara astebetez joan”.
Hango ereduaren berri emateaz gainera, hemengo egoeraren gaineko gogoetarako tartea hartuko dute aurkezpenean.

