Pintxo potea egingo dute gaur Olagarron
Jatekoa eta edatekoa zerbitzatuko dute, 19:00etatik aurrera.
Olagarro elkartea, Harresilanda kalean. Olagarro elkartearen ekimenez, pintxo potea egingo dute gaur. Edariak zerbitzatzeaz gain, janaria ere izango da. Txanpiñoiak, saltxitxak eta rusoak dastatzeko aukera izango da. Elkartea guztiz irekiko dute, hau da, ez da soilik bazkideentzako jarduera. 19:00etan irekiko dituzte ateak, 23:·30eak arte. Elkartetik adierazi dute prezio herrikoiak eskainiko dituztela.

