Hondarribiko Udal Liburutegiak lanuzteak egingo ditu
Palestinako herriarekin bat egiteko lanuzteak deitu dituzte sindikatuek gaurko egunerako. Hondarribiko Udal Liburutegiko langileek ere deialdiarekin bat egingo dute.
Zuloaga Etxea, Hondarribiko Kale Nagusian Palestinako herriarekin bat egiteko Hondarribiko Udal Liburutegiko langileek ere sindikatuek deituriko lanuzteekin bat egin eta datozen orduetan zerbitzua itxita egongo dela jakinarazi dute: 11:30etik 13:30era eta 19:00etatik 20:00etara.

