
Mundu bat irten da kalera Palestinarekin bat egiteko. Lantegiak eta ikasgelak hutsik, kaleak bete dira, genozidioa bukatu eta Israelekin harremanak etetea eskatzeko enpresa erakundeei.

Palestinako herriarekin bat egiteko lanuzteak deitu dituzte sindikatuek gaurko egunerako. Hondarribiko Udal Liburutegiko langileek ere deialdiarekin bat egingo dute.