
Konponbideari begira esperantzatsu agertu da alkatea. Aurten "herritarren urtea" izaten ari dela adierazi du eta konponbidearen alde "keinu txikiak" egon direla: "Hondarribiarrek erakutsi dute herria bizirik dagoela eta Hondarribiak gatazka bat duen arren konponbiderako ere prest dagoela".

Txalo, irrintzi eta aldarrikapenez jositako desfilea egin dute beste urte batez konpainiako zientoka emakume eta gizonek.

Azken egunetan datu onak eskuratu dituzte BATeko kirolariek. Ikasturteari hasiera ona emanda, gorenean egon nahi dutela zehaztu dute.

Emandako aurrerapausoak nahikoak izan ez direla iritzita, beste urrats "nabarmenago bat"emateko garaia dela adierazi dute bertaratutako erakunde eta alderdi politikoen bozeramaileek. Eider Mendoza Ahaldun nagusiak, bestetik, aurreko urteetako pausoak "egonkortzeko eta aurrera egiteko" garaia dela adierazi du.

'Multipass' bonua sortu dute udalak eta Teleparkek. Mendibileko eta San Juan plazako aparkalekuetan 12 orduz 1,99 euroan aparkatzea ahalbidetzen du bonuak.

Iazko tentsio giroarekin zerikusi gutxi izan zuten atzoko Salbeak eta Aurreskuak Txaloak irainen gainetik izan ziren.

'Argia eta itzalen sinfonia' bilduma hilaren 11tik urriaren 18ra bitartean egongo da ikusgai ostegun, ostiral zein larunbatetan.

Oso handi egin da Jaizkibel konpainia. Barruan asko, eta kanpoan are gehiago. Babes osoa jaso dute desfilean.

Alardearen eguneko dekretua erabat bete du Jaizkibel konpainiak. Gernikako Arbolan ez dira izan konpainia baztertzaileetako kideak.

Tania Fornieles aktoreak emango ditu eskolak, urriaren 2tik aurrera. Helduei zuzendutako ikastaroa da, eta gaztelaniaz izango da.