
89 urte bete dira tropa kolpistek Irun okupatu zutela. Hori gogoratzeko ekitaldia egin dute gaur eguerdian San Juan plazan.

Hilaren 30era arte dago kodeak egoitza elektroniko bidez eskatzeko aukera. Pertsona bakoitzak eskaera bakarra egin dezake.

Hilaren 9tik (datorren asteartea) aurrera eman ahal izango da 2025eko azken lauhilekoko ikastaroetan izena.

Hilaren 8an izango da Hondarribiko Alardea, eta bertan izango da Jaizkibel konpainia. Atzoko entseguan izan zen HITZA.

2025eko Hondarribiko Jai Nagusiak aurkezten dituen kartelaren egilea da Ana Lupe Iridoy. Irabazteko esperantza bazuen ere, saria "sorpresaz" jaso zuela kontatu du.

Gernikako Arbolan esleitutako espazioak eta ordutegiak "zorrotz" betetzeko eskatu du Igor Enparan alkateak, eta gogorarazi du jaiak "gozatzeko eta ondo pasatzeko" direla.

Berdintasun Mahaiaren ekimenez Hondarribiko tabernariek erasoen aurrean nola jokatu jakiteko protokoloa jasoko dute.

Hilaren 7an jasoko du Alberto Lasak udalak ematen duen Urrezko Intsignia. Ekitaldia eguerdiko 12:30ean izango da udaletxeko areto nagusian. Herrigintzan egindako lanagatik omenduko dute.

Nerabeentzako «espazio seguruago eta atseginago» bat izateko helburua du Gazteen Kanttuak. Batez ere DJak eta kontzertuak antolatu ditu udalak.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.