Trafikoan aldaketak Elizatxo hiribidean, lanengatik
Ibilgailuei txandaka emango zaie bidea, obrako semaforoen bidez.
Elizatxo hiribideko trafikoan aldaketak egingo dituzte astelehenetik (irailak 1) aurrera. Hobekuntza lanak egingo dituzte bertan, Donostiarako galtzadaren ertzean, 28 eta 33 atarien artean. Lanak direla eta, galtzadaren ertzeko oinezkoentzako pasabidea itxiko dute, eta Donostiarako norabideko bidea, lanak egiteko okupatu beharko baita.
Trafikoa antolatzeko obrako semaforo pare bat jarriko dituztela jakinarazi du udalak ibilgailuei txandaka pasatzen uzteko. Eremuan dagoen semaforoa gainera, itzali egingo dute. Zebrabidea zabalik mantenduko dute, oinezkoentzat, eta haientzako ordezko ibilbide bat ondu du udalak errepide ondoko etxeen atzeko aldetik.

