Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ikasturteari hasiera emango dio atletismoak

Hurrengo atletismo proben datak iragarri dituzte: Guadalupeko Igoera, Txingudi Korrika eta Bidasoko maratoi erdia eta 10K lasterketa. Lehiaketez gain, BATek bere ohiko entrenamenduak berriz abiatuko ditu.

Oier Iriarte Arrondo
Hondarribia,Irun
2025/08/28

Atletismo zaleentzako hitzorduz josia dator ikasturte hasiera. Horietako lehena irailaren 6an, 10:30ean, izango da, Guadalupeko Igoeraren 47. edizioa egingo baitute. Jostaldi pilotalekutik abiatu eta Guadalupeko landan bukatuko dute lasterketa, eta bertan korrikalarientzako eta senideentzako ohiko txistor jana egingo dute. Kirolprobak webgunearen bidez hamaika euroan eman daiteke izena, eta egunean bertan hamabost euroan izena emateko aukera egongo da. Gaur gaurkoz 100 bat izen emate daude, beraz, aurreko urteetako parte hartzaile kopurua gaindituko dela dirudi.

Guadalupeko Igoeratik ia hilabetera 26. Txingudi Korrikaren txanda izango da. Urriaren 5ean badia osoa gurutzatuko dute korrikalariek 10:00etatik aurrera. Hendaian hasi, Irun gurutzatu eta Hondarribian bukatu. Horixe izango da hamar kilometroko ibilbidea. Internetetik eman daiteke izena hemezortzi euroren truke, eta azken astean 22 eurora igoko da prezioa. Ez da egunean bertan izena emateko aukerarik egongo. 

Bi lasterketak igaro eta hilabete batzuk barru, 2026ko otsailaren 22an, Bidasoko maratoi erdia eta 10K lasterketek hartuko dute lekukoa. Dagoeneko 300 korrilakarik eman dutela izena jakinarazi dute. Gainera, elkartasuna izango du ardatz kirol probak, Tadamum Elkartearen Oporrak bakean programa sustatuko baitu.

BATen kirol jarduerak

Klaseen itzulerarekin batera, BATek ere ekin dio ikasturteari, eta bere ohiko kirol jarduerak berriro abiatuko ditu irailetik aurrera. Batetik, 2012 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrei bideratutako atletismo eskola martxan jarriko dute beste behin, Irungo Plaiaundiko pistan nahiz Hondarribiko Hondartza pistan. Kategoriak adinka banatuko dituzte, eta modalitate ugari ezagutzeko aukera izango da: abiadura, jauziak, hesiak edota jaurtiketak. “Modu osasuntsu eta dibertigarrian lagunak egiten diren bitartean kirola egiteko” modu gisa aurkeztu du BATek.

Bestetik, kirolean hasi berriak diren nahiz maila aurreratua dutenen artean “joera” bilakatu denez, Biziki egitasmoa ere badu atletismo taldeak. “Kalitatezko talde entrenamenduak” direla ziurtatu dute, “aire librean” egingo direnak entrenatzaileekin. 14 urtetik gorakoek parte har dezakete.

Kirol egokituak ere badu bere tokia BATen. Hori dela eta, ostegunero ordu eta erdiko saioak antolatutako dituzte Plaiaundiko pistan. Egokitutako atletismoaren bidez “independentzia funtzionala laguntzen duten ezaugarri fisikoak garatu, koordinazio gaitasunak hobetu, gorputza ezagutu eta jarduera fisikoa baloratu eta gozatzeko” aukera izango dute bertaratutakoek.

Azkenik, atletismo federatua ere eskaintzen du taldeak. 14 urtetik gorakoek, edozein adin izanda ere, BATera jo dezakete atletismoa egitera. Diziplinaka osatuko dira taldeak, eta “giro ona eta giro osasuntsua” hitz eman dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.