"Datorren urtean berriro hor egongo gara"
Muara elkartea eta antolatzaile lanetan aritu direnak oso pozik geratu dira aurtengo Sagardo Egunarekin. Datorren urterako gogoz daude jada.
Zerbitzari eta antolatzaile lanetan aritu direnak, larunbatean, txotx handiaren aurretik. Iragan larunbatean sagardoa eta festa izan ziren eguneko protagonista nagusiak. Giro ezin hobean igaro zen Sagardo Eguna. Antolatzaileek oso positiboki baloratu dute larunbateko sagardoaren festa handia, “giro bikaina” izan zela aipatu diote HITZAri. Orotara, zortzi sagardogileren uzta dastatzeko aukera izan zen Madalen plazan (Altuna, Beko Errota, Lizeaga, Larregain, Oialumezar, Ola, Petritegi eta Zabala), eta milatik gora pintxo banatu zituzten.
“Dena primeran” joan zela eta datorren urterako “gogoz” geratu direla diote antolatzaileek. “Datorren urtean berriro hor egongo gara”.
Festaz gain, une hunkigarria ere bizitu zuten bertaratutakoek, joan den astean Pirinioetan zendutako Karlos Santiago gogoratu baitzuten, omenalditxoa egin zioten.
Jarraian Muara elkartekoek egindako bideoa eta herritarrek HITZAri bidalitako argazkiak:

