EKICC, bertako proiektu profesional kulturalak sustatzeko programa berria
Irungo Udalak programa berri bat abiatu du, "kulturgintzako eta sorkuntzako industriako profesionalak eta enpresa txikiak babesteko eta bertako kultur proiektuak sustatzeko" asmoz.
Datorren irailaren 11n (osteguna da) kultura eta sorkuntza zentro berria inauguratuko dute Irunen, CBan hain zuzen, eta bertan EKICC izeneko proiektua garatuko dute, “kulturgintzako eta sorkuntzako industriako profesionalak eta enpresa txikiak babesteko eta bertako kultur proiektuak sustatzeko” asmoz.
Egitasmo honen helburua, udaleko iturrien arabera, partaideei “kudeaketaren, berrikuntzaren, komunikazioaren, digitalizazioaren eta finantzaketaren esparruan beren proiektuak aurrera ateratzeko oinarrizko gaitasunez jabetzen laguntzea” da. Osotara, bost saio izango dira, irailetik azarora bitarte. Lehena irailaren 23an izango da; bigarrena urriaren 14an; hirugarrena urriaren 30ean; laugarrena urriaren 28an; eta bosgarrena, azaroaren 4an. Azaroaren 11n programa biribiltzeko saio berezia egingo dute.
Sorkuntzan eta berrikuntzan aditu Juan Pastor Bustamanatek, Nerea Kortabitarte kultur arloko komunikazioan adituak edo adimen artifizialen aditu Oihane Pardok gidatuko dituzte saioak.
Bihar (hilak 1) zabalduko dute izena emateko aukera, udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko da.

