Azken Portu kiroldegia eta Behobia auzoa lotuko dituen bidegorria, gertuago
Hasi dituzte Juan Thalamas Labandibar kaleko pasealekua eta bidegorria osatzeko lanak, bidearen 55. zenbakian zegoen eraikina eraitsi ondoren.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, Juan Thalamas Labandibar kaleko pasealekua eta bidegorria osatzeko lanak hasi dituzte jada. Bidearen 55. zenbakian zegoen eraikina eraitsita, Azken Portu kiroldegia eta Behobia auzoa lotuko dituen bidegorria osatzeko lanei ekin die erakundeak.
Lanei dagokionez, pasealekuari eta bidegorriari jarraipena emango diete, gainerako pasabideetako konfigurazio berarekin. Lanak eraitsitako eraikia zegoen zatiane gingo dira. Argiteria eraitsiko dute, jardunera luzatuko dute, pasealekua bidegorriaren kotan jarriko dute eta multzo osoa zolatuko dute.
Obra, Mantentze eta Azpiegituretako ordezkari Gorka Alvarez bertan izan da, obrak bistatzen. “lan horiekin Bidasoa ibaiaren ertza eta eskualdeko ondare naturala hirirako berreskuratzen jarraitzen dugu. Hilabeteak daramatzagu eremu horretan lanean, lehenik eta behin kaleko 55. zenbakia eraitsita, zailtasun teknikoren bat izan baitzuen; gero, Vertiz Ford eraikin zaharraren bidegorri zatiarekin, eta orain oinezkoentzako eta bizikletentzako lotura horrekin. Obra horiei esker, herritarrek begirada berri bat irabaziko diote Bidasoari, eta azken urteetan merezi duen protagonismoa irabazi duen ingurunearekin konektatuko dira, parekorik gabeko paraje honetako herritarren gozamenarekin uztartuta”, esan du.
Sergio Javier Mugikortasuneko eta Hiri Garapeneko ordezkariak, bestalde, esku hartze horiek “hiri eraginkorrago, osasungarriago eta ondo konektatuago baterantz aurrera egiten” lagunduko dute.
Obra Urbyolan SL enpresari esleitu zaio, 46.885,87 euroko aurrekontuarekin eta bi hilabete epearekin.

