Adinekoen dantzaldia Zabaltza plazan
Remember orkestra lokalak dantzan jarriko ditu Irungo adinekoak. Gauez izango da dantzaldia.
Datorren ostiral honetan (hilak 15), Zabaltza plaza dantza agertoki handi bilakatuko da, Kioskoan Dantzaldia programaren hitzordu berri bat izango baita. Adinekoen dantzaldia jasoko du plazak gauez, 22:00etatik aurrera. Remember orkestra lokala arduratuko da adinekoak dantzan jartzeaz.
Eguraldi txarra eginez gero, bertan behera geratuko da egitasmoa.

