Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Oraindik erantzunik ez duten galderak sortzen dira"

Egoiliarrentzako bakarrik izango diren aparkalekuen proba pilotuaren harira, EAJ berriz jo du Abotsanitzen kontra. Informazioa "modu publiko eta irekian" emateko eskatu dio beste behin udal gobernuari.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Hondarribia
2025/08/12

Egoiliarrentzako bakarrik izango diren aparkalekuen proba pilotuak hautsak harrotu ditu azken egunotan. EAJk udal gobernuko buru Abotsanitz taldeari zenbait kontu leporatu dizkio azken aste honetan, eta hauen aurrean, Abotsanitzek ere zenbait kontu gezurtatu nahi izan ditu.

Gaur, hedabideei bidalitako ohar batean, jeltzaleek aipatu dute orain arte ez dela herritarrei “modu publiko eta irekian” jakinarazi jarri dituzten seinale horiek “zehazki zer inplikatzen duten”. Orain arte informazio hori onuradun izan diren bizilagunei bakarrik jakinarazi zaiela diote oposizioko taldekoek. Azken egunetan “informazio zuzenik ez duten beste herritar batzuen kontsultak” jaso dituztela aipatu dute, eta ez dutela “ziurtasunez erantzuten jakin”.

Horregatik diote oraindik “erantzunik ez duten galderak” sortzen direla. “Indarrean sartu al dira murrizketa horiek? Nor jotzen da egoiliartzat erregulazio honen ondorioetarako? Nola jokatu behar dute auzotarrek zalantzak badituzte eta salbuespenen bat badago?”, galdera horiek helarazi dizkiote udal gobernuari.

Gaur kaleratutako oharrean erantsi dute kontua ez dela polemika sortzea, “baizik eta herritar guztiek beren egunerokotasunean eragina duen neurri bati buruzko informazio egokia izatea bermatzea”. Horregatik, udal gobernuari eskatu diote “argi eta garbi azal dezala zer diren murrizketa horiek, zer aplikazio-epe dituzten eta zer kudeaketa behar diren, hala badagokio, dagozkion baimenak lortzeko”.

Eskaera horri lotuta, jeltzaleek proposatu dute Hondarribiko aparkalekuari buruzko “lan mahai espezifiko bat” martxan jartzea, “talde politiko guztiek parte hartu ahal izateko”. Taldekoek diote helburua ekarpenak eta proposamenak jasotzea dela, “herritarrek arlo horretan dituzten benetako beharrei erantzungo dieten irtenbide globalak eta adostuak eskaintzeko”.

Honako esaldiarekin bukatu dute oharra: “Informazio gardentasuna eta sentsibilitate politiko desberdinen arteko lankidetza dira gaizki ulertuak saihesteko eta gure kaleetan bizikidetza bermatzeko modurik onena”.

Erlazionatutako edukiaEgoiliarrentzako aparkalekuen probaren berri ez eman izana salatu du EAJ-kAbotsanitz: “Egoiliarrentzako aparkalekuen proba pilotuarekin nahita dabil gezurretan EAJ”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.