Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Abotsanitzen gardentasun falta berretsi, eta aparkalekuen lan mahaia proposatu du EAJk

Udalak ez duela "komunikazio publiko" eta argia azpimarratu du EAJk. Halaber, gaur goizeko batzordean aparkalekuaren gaia lantzeko lan mahaia martxan jartzeko proposatu dute jeltzaleek.

Oier Iriarte Arrondo
Hondarribia
2025/08/07

Herriko zenbait kaleetan egoiliarrentzako bakarrik izango diren aparkaleku batzuk erreserbatzeko proba pilotua inor jakinean egon gabe abiatu izana salatu zuen atzo Hondarribiko EAJk. Haatik, Abotsanitzek EAJren bertsioa gezurtatu nahi izan du ekainaren 5eko Hiri eta Lurralde Antolamendu batzordean gaia aipatu zela eta bizilagunekin hiru bilera egin direla jada argituz.

EAJk onartzen du ekainaren 5eko batzordean aparkalekuei buruzko azterketaren emaitzak jaso zituztela esan zitzaiela, baina “laburki”. “Ez zitzaigun azterlan hori eman, eta ez zen ordura arte ikerketa horren berri eman”. Gainera, udal gobernuak azterketa emaitzak aurkeztu baino urtebete lehenago eskatu zuela jakin dute, hau da, 2024ko ekainean. Emaitzetan “egoiliarrentzako guneak prestatzea gomendatzen zen, batez ere udan”; baina, jeltzaleek diotenez, ez zioten gaiari sakonago heldu batzordean.

Abotsanitzek uztailaren 29an, uztailaren 30ean eta hilaren 4an bizilagunekin bilerak egin zituztela argitu duen arren, EAJren iritziz “ez da oso sinisgarria Abotsanitzek komunikazio publikoa eta gardena egin dela esatea”. Izan ere, egoiliarrentzako aparkalekuen jakinarazpena “onura zuzena jasotzen duten egoiliarrei bakarrik” egin zaie. Kontrara, alderdi jeltzaleak jakitera eman duenez ez zaie inguruko kaleetako bizilagunei inolako kontsultarik egin, “eta horiek ere eragina jasango dute”. Gainera, ez da Hondarribiko herritar guztiei bideratutako “komunikazio publikoko kanpainarik egin”, eta aparkalekuen azterketaren emaitzak ez dituzte mugikortasun mahaiarekin partekatu. “Hori ez da parte hartzea, ezta gardentasuna ere”.

Hori dela eta, gaur goizean egindako batzordean aparkalekuari buruzko lan mahai bat martxan jartzea proposatu du EAJk. “Aparkalekua da hondarribiarrak kezkatzen dituen gai nagusietako bat”, eta horretarako irtenbideak badituztela ziurtatu dute, eta “partekatzeko prest” daude.

Erlazionatutako edukiaEgoiliarrentzako aparkalekuen probaren berri ez eman izana salatu du EAJ-kAbotsanitz: “Egoiliarrentzako aparkalekuen proba pilotuarekin nahita dabil gezurretan EAJ”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.