Irun Zuzenean aretoa estreinatzeko egitarau oparoa
CBAko kulturgune berriaren irekieratik egun gutxira, Irun Zuzenean musika aretorako egitaraua ondu dute. Guztira hamabi kontzertu ekarriko dituzte irailaren 19tik urriaren 11ra.
Irungo CBAk kulturgune berri bat izango du irailaren 11tik aurrera, eta horren barruan, baita Irun Zuzenean musika aretoa ere. Gunea inauguratzeko irailaren 11tik 13ra arteko egitaraua prestatu baldin badute ere, behar bezalako ongietorria egiteko Irun Zuzeneanen musika eskaintza zabala ondu dute irailaren 19tik urriaren 11ra.
Guztira hamabi musika taldek joko dute: egun bakoitzeko Irundik kanpoko talde batek eta etxeko talde batek. Kanpotik etorritako taldeak Belako, Los Punsetes, Janus Lester, Tulsa, Ariel Rot eta Bebe izango dira. Talde irundarrak, ordea, Onavibe, Slim Fit, Isora, Santalla, Bluehat eta Aysha.
Irun Zuzenean egitarua
- Irailak 19: Belako eta Onavibe.
- Irailak 20: Los Punsetes eta Slim Fit.
- Irailak 26: Janus Lester eta Isora.
- Urriak 3: Tulsa eta Santalla.
- Urriak 4: Ariel Rot eta Bluehat.
- Urriak 11: Bebe eta Aysha.

