300 haur eta nerabek hartu dute parte 56. udalekuetan
Udal ordezkariak IrriSarri Landen izan dira udalekuetako haur eta nerabeak bisitatzen. Aurtengo seigarren eta azken txandako haurrak Igantzin daude bihar arte.
2009 eta 2017 urteen artean jaiotako 300 haur eta nerabek parte hartu dute 56. udalekuetan, sei txanda eta 50 taldetan banaturik. Seigarren eta azken txandan dira aste honetan, eta 2012 eta 2014koen txanda izan da. Hilaren 1etik bihar (hilak 7) arte Igantzin ari dira igarotzen egunak.
Gaur, udalekuetako parte hartzaileak IrriSarri Landen zirela, udal ordezkariak joan zaizkie bisitan,”eta bertatik bertara ikusi dute nola doan programa eta zer-nolako jarduerek osatzen duten”. Sandra Caballero Gazteriako ordezkariak “etxeko txikienentzat aisialdirako aukera berdingabe” gisa definitu ditu udalekuak, eta “esperientzia ahaztezina” izan ohi dela azpimarratu du.
Halaber, AbenturaERO udaleku irekiak ere antolatu dituztela oroitarazi dute, aste oso bat etxetik kanpo igaro nahi ez zutenek ere aisialdirako aukera izan zezaten.

