Luz Samudio eta June Zubillaga, marrazki lehiaketako irabazle

'Marraztu Bidasoa 2024' sariak banatu ditu Bidasoa-Txingudi Partzuergoak. 7 eta 9 urte arteko kategorian gailendu da Samudio; Medina, ordea, 10 eta 12 urte arteko kategorian.

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak maiatzaren 2an Ficoban antolatutako Kirol Festaren barruan, Marraztu Bidasoa 2024 lehiaketan parte hartu zuten eskualdeko zenbait haurrek. Gaur jakinarazi dute nor izan diren saridunak.

7 eta 9 urte arteko kategoriako saria Hondarribiko Egiluze ikastetxera joan da, Luz Samudio Medinak irabazi baitu; 10 eta 12 urte artekoena, ordea, Irungo Txingudi Ikastolara, June Zubillaga Bruzessen marrazkiari esker.

Marrazketa eta pintura kit bana irabazi dituzte saridunek; eta Nuria Alzaga, Estitxu Urtizberea eta Itziar Aizpuru gerturatu dira saria banatzera.

Kirol Festan egindako marrazkiak partzuergoaren webgunean eta Bidasoko Interpretazio Zentroan daude ikusgai.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.