
Hondarribia A ontziak ohorezko txandan jarraitzen du, emakumeek jaitsiera zuzena saihesten jarraitzen dute, eta Hondarribia Bk ligako asteburu onena egin du.

Marmokengatik bainua debekatu egin da Hondarribiko Hondartzan. Gurutze Gorriko langileak horiek erretiratzen ari dira.

Joan den astean datorren ikasturtean CBAri 2.400 metro koadroko kulturgune bat gehituko zitzaiola adierazi eta gero, gaur irailaren 11n irekiko dela jakinaraztearekin batera kultur egitaraua aurkeztu dute.

Abuztuaren 9an 12:00etan irekiko ditu ateak azokak, eta 00:00ak arte iraungo du. Garagardoaz gain, gastronomia eta musika ere izango dira.

Espainiako Auzitegi Gorenak Eusko Jaurlaritzaren 179/2019 Dekretuaren aurka ebatzi ondoren, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalei zein tokiko erakundeei "azken urteetan egindako lanarekin jarraitzea" eskatu zien Gorka Alvarez EAJren bozeramaileak.

Aldapeta eta Pikoketa artean ezarri dituzte, "eremu horren segurtasuna hobetzeko". Aurrekontu parte hartzaileen bitartez gauzatu da eta 150.000 euroko kostua izan du neurriak.

Erreginaren Baluartean kontzertu berezia egingo dute abesbatzako hiru taldeek: Eskifaia Txikik, Xatz Eskifaiak eta Eskifaia Abesbatzak.

Urriaren 3, 4 eta 5erako antolatu dute bigarrenez Euskal Herriko Txotxongilolarien Topaketa, Hondarribia, Irun eta Hendaia artean. Abuztuaren 15era arte eman daiteke izena.