2025/7/22

Udal zerbitzuak artatutako indarkeria matxistaren biktima kopurua %27 igo da 2024an

Gizarte Ongizateko eta Berdintasuneko Aholku Batzordeak 2024ko jarduera memoria aurkeztu zuen aurreko astean. Udaleko ordezkariek eta Irungo 56 elkarte eta erakundek osatzen dute batzordea.

Bikain hasi da June Olazabal Munduko Txapelketan

Los Angelesen jokatzen ari da gazte mailako munduko txapelketa. Eguneko lehen estropadan lehena sailkatu da eta bigarren estropadan 16. postuan.

Zabaldu dute Kontrabandisten lasterketan parte hartzeko izen ematea

Sarako herriaren historiaren zati bat oroitarazteko sortu zuten lasterketa. Izen ematea hilaren 30ean itxiko da.

'Jaiak elkarrekin' proiektua aurkeztuko du Guztion Alardeak

Egitasmoaren abiapuntua uztailaren 30ean izango da, 19:30ean, Kultur Etxean. Guztion Alardeak herritar oro gonbidatu du aurkezpenera.

Zazpi polizia laguntzaile berri Irunen

Sei hilabeteko epealdirako kontratatu dira zazpi polizia laguntzaileak hil hasieran. Hiru motozikleta berri eta zaintza kamerak ere erosi dituzte.

Urrezko Intsignia aukeratzeko parte hartze prozesua zabaldu dute

Hirugarren urtez jarraian herritarrek aukeratuko dute Urrezko intsigniaren onuraduna nor izango den.

Hiritar patruilengatik kezka adierazi du Bor-bor hausnarketa taldeak

Azken hilabeteetan Irunen egondako eraso arrazistak eskuin muturraren agendak eragin dituela uste dute Bor-bor hausnarketa taldeko kideek. Taldea gogoeta bete-betean dela, auzo patruilen arriskuaz aritu dira.

Itxaro Arrieta Goikoetxea izango da Jaizkibel Konpainiaren kantinera

Hautaketa prozesua igarota, hilaren 19an jakinarazi zuen Jaizkibel Konpainiak 2025eko kantinera nor izango den.

Gehiago