Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aurreikusitakoa baino jende gehiago erakarri du 'Dies Oiassonis' jaialdiak

Hilaren 9tik 13ra bitartean 50 jardueratik gora antolatu dira Irunen, Oiasso garaira itzuliz. Espero zena baino parte hartzaile gehiago bildu dira, guztira 7.500 lagunek parte hartu dutelarik jardueraren batean edo bestean.

Oier Iriarte Arrondo
Irun
2025/07/15

Arrakastatsua izan da aurtengo Dies Oiassonis jaialdiaren edizioa. Publiko zabalarentzako 50 jardueratik gora antolatu ostean, 7.500 pertsona hurbildu dira jardueraren batera edo bestera. 

Cristina Laborda alkatea eta Nuria Alzaga Udaleko Kulturako ordezkariarekin batera izan da Juanjo Jimenez Oiasso Museoko zuzendaria jaialdiaren bilana egiten. “Oso balorazio ona” egin dute, izan ere, aurreikusitakoa baino parte hartzaile gehiago hurbildu dira, beraz, “arrakasta handiagoa izan du herritarren erantzun bikainari esker”. 

Ekitaldi ugari gainezka egon dira, toki guztiak bete dira errepikapen bakoitzean. Horren erakusle izan da zirku erromatarra, hiru ikuskizun egin, eta bakoitzean 600 ikusle elkartu baitira. Navigium Isidis prozesioak ere harrera ona izan du, inoiz baino parte hartzaile batu baititu; 192 lagun, hain zuzen ere. Gainera, Udalaren eta Oiasso Museoaren kalkuluen arabera, 1.600 pertsona inguru erakarri ditu. 

Gainerako emanaldiek ere arrakasta izan dute. Ifigenia antzezlanera 250 ikusle hurbildu ziren;  Oiassonensis XVII antzerkira, 200 inguru; Percy Jackson y el ladrón del rayo filmaren proiekziora, ordea, 230. Gainera, Oiasso Museoak izandako bisita kopurua azpimarratu dute antolatzaileek. Jaialdi egunetan doakoa izan da sarrera, eta 1.263 pertsona hurbildu dira bisita egitera. Terma erromatarren bisita gidatu berezia ere bete egin zen. 

Jatekoak ere izan zuen tokia jaialdian. Isicia Omentata plateraren lehiaketa Donostiako Maun jatetxeak irabazi zuen. Gainera, pintxo erromatarren ibilbideak Irungo hamasei ostatuk lagundu zuten. Hala ere, eguraldiak ez zuen utzi Convivium afaria lasaitasunez bukatzen, eta 137 lagun udaletxeko arkupeetara joan behar izan ziren babestera.

Ikasteko aukera ere izan zen, Legio V Oiasso – Irun elkarteak larrugintza eta zeramika tailerra antolatu baitzituen. Bien artean 430 parte hartzaile izan ziren.  

Aurten, berrikuntza gisa, jaialdiak ostalaritzan eta merkataritzan duen eragin ekonomikoa aztertuko dute. Alzagaren ustez, parte hartzea handiagoa izateak eragin ekonomiko handiagoa ondorioztatuko du.

Hala, Udalak jaialdia aurrera eramateko ekarpena egin duten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie: “entitateei, elkarteei, ostalariei, Museoko langileei, boluntarioei, eta udal zerbitzuetako langileei”. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.