
Iaz herriko 12 entitatek parte hartu zuten, aurten 32 izango dira. Horiei hiztegia duen mahai-gainekoak, euskaraz aritzeko oinarri-oinarrizko hiztegi fisikoak, diptikoak edota kanpainaren kartelak banatu dizkiete.

Hamalau talde eta 130 jokalarik parte hartu dute Hondarribiko Rugby Beach txapelketan. Euskal Barbariansek irabazi du txapelketa; beteranoen artean, ordea, Otso Zaharrakek.

Txosna postua eskuratzeko interesa duten herritarrek udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dituzte euren eskaerak.

Hilaren 9tik 13ra bitartean 50 jardueratik gora antolatu dira Irunen, Oiasso garaira itzuliz. Espero zena baino parte hartzaile gehiago bildu dira, guztira 7.500 lagunek parte hartu dutelarik jardueraren batean edo bestean.