
Hondarribia Ak asteburu borobila egin du bosgarren eta hirugarren sailkatuz. Emakumeek erakustaldia eman zuten Donostian, baina azkenak geratu ziren Zierbenan. Hondarribia B, aldiz, 10. izan zen Plentzian.

Erantzukizunak eskatzeko dagokion espedientea zabaldu dute udalean. Ibilgailuetan kalteak jasan dituzten herritarrek Udaltzaingoaren egoitzara jo dezakete salaketa jartzera.

48.328 bidaiari igaro dira ekainean Hondarribian dagoen Donostiako Aireportutik. Kontrara, iaz baino hegazkin gehiago iritsi dira.

Gazte mailako banakako C1 modalitateko urrezko domina irabazi du Oier Diazek munduko eslalom txapelketan. Gainera, taldekako C1 modalitateko zilarrezko domina eta taldekako K1 modalitateko brontzezko domina ere irabazi du.

'Sorotan Bele gogoan' izeneko kontzertu berezia emango dute Sorotan Bele eta Irun Hiria Musika Bandak ostiralean. 23:00etan jarri dute ostiraleko hitzordua, San Juan plazan.

Ospitale Zaharrean proiektatuko dute filma ostiralean, 22:00etan. Horren aurretik, 21:00etan, Asier Burguetek emanaldia egingo du.

Gaur goizean itxi dute Miguel de Astigar kalea, galtzadarria berregokitzeko lanei ekiteko. Cipriano Larrañaga kalea eta Kolon pasealekuaren arteko tartea moztu dute, hurrengo astelehenera arte.

Martxoan hasi eta joan den asteazkenean bukatu zen Bidasoa Biziriken 'Bidasoa Sendotzen' programa. Irungo zenbait enpresari banakako aholkularitza eta prestakuntza saioak eman dizkiete. Bigarren edizioa martxan jarriko dute urrian.