
'Gutxiengo Itzel Hori' erakusketa ireki dute gaur Oiasso Museoan eta abuztuaren 24ra arte egongo da zabalik.

Eraso matxista gaitzesteaz gain, herritarrei bihar, –hilak 12– , 11:30ean Martxoak 8 plazan egingo den elkarretaratzera joateko deia egin diete.

Eraso matxisten kontrako udal protokoloa aktibatu, eta bihar (larunbata) izango den gaitzespen elkarretaratzera dei egin du udalak.

Hizkuntza Plana betetzea eskatu diote udalari, eta salatu egin dute ere euskaraz aritzeko Irungo Udaleko hainbat kideren "borondate eza".

Hilaren 25ean arratsaldeko 18:00etan hasiko da Kutxa Entrega. Hondarribia Hiria Musika Bandaren eta arrantzaleen laguntzarekin irtengo da Emazabel Arrantzaleen Hermandadetik.

Bi eguneko musika jaialdia egin da Lakaxita gaztetxea, Borderline Fabrika eta Psilocybenea aretoen artean. Euskarazko musikari nagusitasuna ematea eta sareak ehuntzea izan dituzte ardatz.

Irunen eta Iruñean oroitu dute Nagore Laffage Casasola, ekitaldi instituzional baten bidez eta Astelehen Lilaren ekimenez. Bietan Nagoreri gertatutakoa aipatzearen garrantziari balioa eman zioten.

ILCA4 modalitateko Europako Txapelketan aritu berri, Los Angelesen (AEB) jokatuko den Munduko Txapelketan lehiatzeko prestatzen ari da hondarribiarra.

Eguraldiagatik aldatu dute lekuz elkartasun bazkaria. Sarrera guztiak agortu dira, baina 0 lerrokoak oraindik eskura daitezke.

Verde Pratoren emanaldia Kultur Etxean egingo da eta Izaki Gardenak taldearena, berriz, Itsas Etxean.

'Gure lema' da kantaren izenburua eta Iker Lauroba musikari donostiarrak sortu du. Bideoklipean estreinatuko den denboraldi berrian arituko diren aktore guztiak ageri dira.

Euskotren, Eusko Label eta KAE2 ligetako traineruek bina lehia izango dituzte asteburuan.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.