
Atzoko osoko bilkuran bozkatu zuten HAPOren behin-behineko onarpena, eta EAJk aurka egin zuen. Etxebizitza alorrean aurrera egitearen alde egon arren, Udal Gobernuaren jarrera eta egiteko moduak salatzeko eman zuten ezezkoa.

Proiektu hau "kanpaina proiektu" moduan sortu zuela PSE-EEk azaldu dute eta orain proiektu hau "errealitatera" ekarri behar dela.

Irungo Atsegiña konpartsaren buruhandi eta erraldoiek ehun urte beteko dituzte San Pedro eguneko udalbatzaren desfilean parte hartzen.

Maiatzaren 5ean 'Lo Vimos en Irun' WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baino gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi bat da taldea; erakundeek eta poliziak ez dute ekiteko beharrik ikusten, baina.

Aurkezpen ekitaldia 20:00etan hasiko da, Benta Zaharreko plaza txikian. Umeek arraunlariekin argazkiak ateratzeko tartea izango dute, eta bertaratuko direnentzako pintxoak prestatuko dituzte.

Abotsanitz eta EH Bilduren babesarekin aurrera atera da etorkizuneko Hondarribia marraztuko duen Hirigintza planaren behin behineko dokumentua. PSE-EE abstenitu egin zen, eta EAJk, berriz, kontrako botoa eman zuen.

2023ko ekainean heldu zion Igor Enparanek, Abotsanitzeko hautagaiak, alkate karguari. Aldaketa historikoa izan zen, EAJren 28 urteko hegemonia hautsi egin zelako. Legealdi erdia bete denean agintaldiaren gaineko balorazioa egin du Enparanek.

Ezezagunok antzerki konpainiak joko du aurtengo sanpedroetako eta sanmartzialetako pregoia, hilaren 23an. Konpainian 22 aktore dira eta bi zuzendari, eta denak balkoira igoko badira ere, hiruk hartuko dute hitza: Miren Etxeberriak, Igone Urkaregik eta Luisma Morenok.

Udalak nabarmendu nahi izan du haiek proposatutako jarduera berria dela "harrera ona" jaso duena.

Guztira 42.000 euro banatuko dira diru laguntzetan. Elkarteek antolatutako kultura jarduerek sortutako defizita arintzea da helburua.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin energia iraunkortasuna bultzatzeko hitzarmena berritu du Bidasoa Bizirikek. Alde batetik, Energia Mahaia dinamizatu eta udalerriei aholkularitza emango diete. Bestetik, enpresei bideratutako aholkularitza programa martxan jarriko dute.