'Gernika berri-ren amets zapuztua' erakusketa eta hitzaldi bat antolatu du udalak. Azken hau, Josu Chueca Intxusta historialariak eskainiko du.
Biok Txingudi taldeari garaipenak ihes egin zion azken minutuetan. Txingudi/Orereta/Baztan taldeak, berriz, aise irabazi zuen Hernani/Atletiko San Sebastianen kontrako partida.
Hondarribia Arraun Elkarteko hiru traineruak lehiatu ziren atzo Sanpedrotarrakek antolatutako jaitsieran. A taldeak 7. egin zuen, Emakumeen taldeak 9. eta B ontziko gazteek 19.
Apirilaren 4an euskal dantza ikasteko aukera eskainiko dute Kera eta Parean elkarteek, Kemen Dantza Taldearekin elkarlanean.
Euskaraldia Auzoetan-en hurrengo geltokia Mendelukoa izango da. Euskaraldia aurkezteaz gainera, beste hainbat ekintza izango dira.
Ingelesa edo frantsesa, zein lehenetsi hauta dezakete Txingudin. Aurten, lehen aldiz, Erasmus+ programarekin Estonian izan dira batzuk, eta Bretainiara joango dira besteak.
Bihar goizean (larunbata) emakumeentzako autodefentsa ikastaroa eskainiko dute Kisoku klubean, 10:00etan. Teknika sinple eta errazak erakusteaz gain, 'zorizko armak' erabiltzen irakatsiko dute, seguru sentitzeko eta ahalduntzeko.
Babes osoa erakutsi diote hezkuntza publiko "duin baten alde" borrokan ari diren irakasleei. Ikasleak hezkuntza publikoaren erdigunea behar dutela izan aldarrikatu dute.
Hondakinak ibaira ez erortzea ekiditeko proposatu dute metalezko sareak. Gipuzkoako hainbat herrietan dagoeneko jarri dituztela esan diote Irungo Udalari.
Plan bat aurkeztu dute Bidasoko mugikortasun arazoei erantzuteko xedez. Foru errepideetan egingo dituzte hainbat jarduketa.
Leipizg-eko Amacord ensemble taldeak zabalduko du 41. Eliz Musika Zikloa. Itxiera, berriz, Hondarribiko Xatz eskifaiaren esku izango da.
Aste honetan greba egingo dute apirilaren 1ean eta 2an. San Juan plazan elkartuko dira Irun eta Hondarribiko hezkuntza publikoko langileak.
HITZAren Igandean Historiaz Jantzi bisita gidatuen egitasmoaren barruan, Oiartzungo Beloaga gaztelura irteera egin zen atzo.
Hurrengo edizioa 2027an egingo da eta aurten parte hartu dutenen %90ek baieztatu dute bertan egongo direla.
'Corazon porque rima con melón' bakarrizketa eskainiko du apirilaren 4an, 18:30ean. Maitasun erromantikoa edota LGTBIAQ+ kolektibokoek mundu heteronormatiboan bizi dituzte egoerak izango ditu ildo.
Auzo elkartea Euskaraldiko sustatzailea izango da lehen aldiz eta horri buruz hitz egiteko elkartuko dira apirilaren 3an.
Aulki mugikorreko 65 kirolari arraun olinpikoan lehiatuko dira bihar Araban.
Apirilaren 6an auzoan barna bi irteera egingo dituzte, eta ondoren, pintxo potea. Elkar ezagutzeko eta konpainiaren kostuei aurre egiteko eguna izango da.
Zazpi jarduketak "lehenbailehen" egiteko erakundeekin elkarlanean jarraituko dutela adierazi dute. Trafikoarentzat "mugarri" den plana dela uste dute.
Bihar eta etzidamu (hilaren 29 eta 31) Irungo udaletxeko fatxada argituko da, endometriosia eta transexualitatearen inguruan kontzientzia pizteko.