2025/3/31

54 hondarribiarrek Gurs-eko kontzentrazio esparruan jasan zutena ezagutarazteko hitzordu bikoitza apirilean

'Gernika berri-ren amets zapuztua' erakusketa eta hitzaldi bat antolatu du udalak. Azken hau, Josu Chueca Intxusta historialariak eskainiko du.

Biok Txingudi eta Txingudi/Orereta/Baztan taldeak, lehiakor asteburuan

Biok Txingudi taldeari garaipenak ihes egin zion azken minutuetan. Txingudi/Orereta/Baztan taldeak, berriz, aise irabazi zuen Hernani/Atletiko San Sebastianen kontrako partida.

Neguko azken test estropadan lehiatu dira Hondarribiarrak

Hondarribia Arraun Elkarteko hiru traineruak lehiatu ziren atzo Sanpedrotarrakek antolatutako jaitsieran. A taldeak 7. egin zuen, Emakumeen taldeak 9. eta B ontziko gazteek 19.

41. Eliz Musika Zikloa larunbatean hasiko da

Leipizg-eko Amacord ensemble taldeak zabalduko du 41. Eliz Musika Zikloa. Itxiera, berriz, Hondarribiko Xatz eskifaiaren esku izango da.

Bidasoko irakasleek beste dei bateratu bat egin dute

Aste honetan greba egingo dute apirilaren 1ean eta 2an. San Juan plazan elkartuko dira Irun eta Hondarribiko hezkuntza publikoko langileak.

hitza

Beloagan, historiaz janzten

HITZAren Igandean Historiaz Jantzi bisita gidatuen egitasmoaren barruan, Oiartzungo Beloaga gaztelura irteera egin zen atzo.

Ababor azokara 4.000 pertsonatik gora gerturatu dira

Hurrengo edizioa 2027an egingo da eta aurten parte hartu dutenen %90ek baieztatu dute bertan egongo direla.

feminismoa

Bakarrizketa feminista Garazi San Martinekin, Oiasso museoan

'Corazon porque rima con melón' bakarrizketa eskainiko du apirilaren 4an, 18:30ean. Maitasun erromantikoa edota LGTBIAQ+ kolektibokoek mundu heteronormatiboan bizi dituzte egoerak izango ditu ildo.

euskaraldia

Euskaraldia antolatzeko bilera egingo dute Larreaundin

Auzo elkartea Euskaraldiko sustatzailea izango da lehen aldiz eta horri buruz hitz egiteko elkartuko dira apirilaren 3an.

Gehiago